Bakio, Gaztelugatxeko San Juan magalean surfean

list In: Category 1 On: comment Comment: 0 favorite Hit: 1968

Bizkaian kokatuta dagoen Bakio, surfa egiteko paisaia idilikoa du Gaztelugatxeko San Juan eskuinaldean duela. Ia urte osoan olatu onak dituen hondartza da. Mundakatarrak sarri joaten dira Bakiora han olaturik ez dagoenean.

Agerian dagoen hondartza izanik, ez da itsaso handirik behar olatuak izateko. Hondartzak hainbat gailur ditu surf egiteko, azkarrak, dibertigarriak eta hutsak dira. Hondartzaren amaieran ezker on bat aurkitu dezakegu eta eskuineko azkar bat hodi onekin.

Maila: Oinarrizkoa - Aurreratua

Zerbitzuak: Hondartza pasealekuan dago, surf eskola, taberna, jatetxe eta abar ugarirekin. Udan kostaldeko edozein herritan bezala gainezka egiten da aparkatzea zailduz.

Comments

No comment at this time!

Leave your comment

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December